XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehenbiziko multzoari dihoakiona euskara mordoiloa da, edo, hobeki esan, ahalik mordoiloena, soil landugabe eta errazegi ere ez dena, Leizarraga edo Kirikiñok Orixek berak aipatzen dituen izenak dira (17) Ik. Orixeren hitz hauek, Altubek Kirikiñoganako zuen estimuaz hizpide duela: EG 1950 (7-8) 6. or. erabiltzen zutena bezala.

Bigarren multzo goitituago horrentzat egin behar dena berriz, euskara garbia da, eta, garbia izateaz gainera, Orixek gogokoen zuen estiloan, dotorea eta ederra, baina ez inolaz ere garbi amorratua, Arana baino Aranagoak, hots, A. Arriandiagak edo Zinkunegi Balmes-en euskal itzultzaileak bezalakoa, hauek erritik aldeginak baitziren.

Bi mutur horien artean neurrizko eta arrazoizko erdibidea zuen maiteenik: (Urte guziko Meza Bezperak, x).

Baditu, ordea, Orixek bere obretarik zenbait, erdibide alegiazko horretarik saihesturik, delako herri ez ikasiagana begira idatziak, hala nola Santa Cruz apaiza, Ebanjelioen itzulpena edo, trataturiko gaien aldetik hemen argitaratzen dugun testuaren ahaide hurbil den Jainkoaren billa liburua.

Nolanahi ere, bidearen beste aldera, goragoko lerro garbi, eder eta dotore hartara zuen Orixek joera eta jaierarik biziena, neurtitzik gehienetan, Mistral-en Mireio-ren eta San Agustinen Aitorkizun-en itzulpenetan edo, gure solasaldi hauek barne direla, Euzko Gogoa-n agerturiko idazlanetan erabili zuen hizkuntza ikasi eta landuagora.

Bigarren barruti honetan erakutsi zuen trebetasun eta jakinduriari esker erdietsi ere zuen Orixek euskal idazleen eredu, maisu eta ezin-ukatuzko gidari izatearen ezagutza (ia) ahobatezkoa. (18) Ik. Andima Ibiñagabeitiaren hitzak, idazten hasi berri zen garaiaz ari dela: ; edo Mitxelenaren Orixeri buruzko aitorpen hau: .

Inor gutxi baitzen, izan ere, Azkue edo baztertuz gero, hizkuntzaren ahozko nahiz izkribuzko ondarea eta aberastasunen berri hark bezain ongi ezagutzen zuenik; (...).